Hik Hasiren 30. zenbaki monografikoa argitaratu berri da. Oraingoan, Pedagogia Sistemikoa da gaia, eta, berrogei hezitzailek hartu dute parte bere osaketan. Hori guztia koordinatzen, Aritz Larreta irakaslea eta psikomotrizista aritu da.

Euskal Herrian lanean ari diren bi eskola nagusietako kideak aritu dira artikuluak prestatzen. Monografikoak sei atal ditu:

-Hitzaurrea.

-Artikulu nagusiak.

-Elkarrizketak.

-Kasu praktikoak.

-Bizipenak.

-Bibliografia.