2009an egin ziren Topaketetan ia 5.000 hezitzailek hartu zuten parte. 40 herrialde baino gehiagoko ordezkaritza izan zen, ehundaka ponentzia, ikastaroak, eskoletara bisitak, kultur ikuskizunak eta abar. 2011n, “Hezitzaileen batasunerako topaketak” izenburupean egingo direnak, ildo bera jarraituko dute. Bertan, 19 simposium, hainbat hitzaldi, ikastaro, eskoletarako bisitak... Inork hara joateko interesa balu, jar dadila gurekin harremanetan URRIAREN 15a baino lehen. www.pedagogia2011.rimed.cu  helbidean informazio gehiago.