Irakasleen eta hezitzaileen prestakuntzaren alorrean, alderdi komunitarioari edo taldeari eman nahi diogu indarra, eraldaketa ikastetxe osoak eta irakasle talde osoak egin dezan, bakar batzuk egiteak baino eraginkorragoa delako helburuak erdieste aldera. Eraldaketa pedagogikoan laguntza behar duen edozein ikastetxeri zuzendutako bidelaguntza da aholkularitza hau”.
Ikerlariei, pedagogoei, hezitzaile taldeei edota ikastetxeei zuzenduriko beka hau Auzmendik sortu eta gidatu zuen Hik Hasi egitasmo pedagogikoak sustatzen du eta Hernaniko Udalak diruz laguntzen.
Urtarriletik aurrera ikastetxeen eraldaketa prozesurako bidelaguntza eta aholkularitza eskainiko dugu. Lehen Hezkuntzako etapan eraldaketa prozesua abiatu nahi duten edo jada abiatuta duten ikastetxeei eskainiko diegu."