Erronkaz beteriko ikasturtea izango da 2014-15 ikasturtea. Hik Hasin behintzat, bere 20. ikasturtea beteko denez, emankorra izango delakoan gaude. Ikasturte kitzigarria, Hik Hasitar sentitzen garen guztiontzat! Beraz, oporren ondorengo lasaitasunarekin eta lanerako grinarekin helduko diogu Ikasturte berriari, HEZKUNTZAk erronka ederrak eskainiko baitizkigu. Kanpoko oztopoen gainetik, ea gure hezkuntza propioa gorpuzten jarraitzen dugun, denok elkarlanean, orain arte bezala. HIK HASIk onena opa dizue. Zorte on!