Sortzen Ikasbatuaz taldeko kideek eta guraso talde batek ezezko biribila jaso zuten Alberto Catalanekin (UPN) egindako bileran. Sortzenekoak bulegoan geratu ziren konponbide eske, baina bota egin zituzten.Nafarroako eremu mistoko eta eremu erdalduneko haurrek, eskola punliko batean euskaraz ikasi ahal izateko, egunero kilometro asko egin behar dituzte. Garraioa, gainera, gurasoek ordaindu behar izaten dute. Kontseilariaren esdanetan, legea ez bada aldatzen ezin da ezer egin.