HAURRAREN GARAPENA ETA GAITASUNAK IKERTU DITU PSIKOMOTRIZISTAK DENBORA LUZEZ. HAURTZAROA OSO ONDO EZAGUTZEN DU, ETA HORIXE, HAURRAK EZAGUTZEA ETA BAKOITZARI BERE GAITASUN ETA BEHARREN ARABERA ERANTZUTEA HAURTZARO OSASUNTSU BATEN GAKOA DELA DIO. Batezbestekoak, estatistikak, konparazioak eta liburuetako haurrak ahaztu eta benetako haurrak —izan seme-alaba edo haur-eskolako ume—,  behatu eta ezagutu behar ditugula dio Myrtha Hebe Chokler psikomotrizista argentinarrak. Neuropsikosoziologian egin diren aurrerapenak haurrak hobeto zaintzeko baliatu behar direla dio, baina, lehendabiziko urratsa haurtxoa, jaiotzen den unetik beretik sentitzen duen pertsona gisa hartzea izango dela dio: “Begiradak garrantzia handia dauka, eta baita haurrari buruz dugun irudiak ere. Oso desberdina da organoen sistema batengana gerturatzea edo sentitzen duen pertsona batengana gerturatzeko era”. Psikologian eta fonoaudiologian doktorea da,  eta psikomotrizitatearekin eta haurraren garapenarekin lotuta dauden hainbat nazioarteko erakundetako partaide da, besteak beste, Fundari (Umeen Eskubideen Aldeko Fundazioa) erakundeko zuzendaria. Euskal Herrian izan da udazkenean, hik ha-si-k antolaturiko jardunaldietan.