Urteroko legez, 0-3ko hezitzaileentzako udazkeneroko jardunaldiak egingo dira urriaren 26an, Bilboko Bizkaia Aretoan, 9:00etatik 14:00etara, eta urriaren 27an, Donostiako Barriola Eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Aurtengo gaia 'MUGIMENDUA ETA HIZKUNTZA' izango da. Hizlarien artean izango dira Xabier Tapia psikologo klinikoa, Mar Corominas logopeda kataluniarra, Jon Arana eta Cira Rodriguez psikomotrizistak edota Joxe Ramon Mauduit haurraren lehen urteetako prebentzioan aditua.
BILBON izena emateko
DONOSTIAN izena emateko
0-3KO HEZITZAILEENTZAKO UDAZKENEROKO JARDUNALDIAK
- Urriaren 26an, Bilboko Bizkaia Aretoan, 9:00etatik 14:00etara
- Urriaren 27an, Donostiako Barriola Eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara
EGITARAUA – goizez BILBON zein DONOSTIAN
9:00 - Aurkezpena
9:05-10:10 - Xabier Tapia, psikologo klinikoa
Bat bitan, bietan bat: motrizitatea eta hizkuntza
10:15-11:45 - Mar Corominas, logopeda
Hizkuntza 0-3 aldian: komunikazioa, elkarrizketa eta entzutea (gaztelaniaz)
11:45-12:15 - Atsedena
12:15 – 13:15 - Jon Arana, psikomotrizista
Mintzaira adierazmen psikomotorrean
13:15 – 14:00 Mahai-ingurua hiru hizlariekin
EGITARAUA – arratsaldez DONOSTIAN
16:00-17:30 – Cira Rodriguez, psikomotrizista kanariarra (gaztelaniaz)
Ahotsa, keinua eta hitza
17:30-18:30 – Joxe Ramon Mauduit, psikoterapeuta eta haurraren lehen urteetako prebentzioan aditua
Egunak eman duenaren hausnarketa kritikoarekin, itxiera
PREZIOAK
ARRUNTA | HIK HASI-KO HARPIDEA | HAZI HEZI-KO HARPIDEA | LANGABEA | |
BILBON | 40 € | 25 € | 35 € | 30€ |
DONOSTIAN | 60 € | 40€ | 50 € | 45€ |
* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia:
LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929