Herritarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten Iruñeko kaleetan. Euskarak Nafarroan dituen oztopoen gainetik, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko nahia agertu zuten, aldi berean. Kontseiluak antolatutako manifestaldiak erantzuna ezinhobea jaso zuen. Poza eta alaitasuna adierazten ziren parte hartu zutenen aurpegietan, halako erantzun handia eta anitza ikustean.