Euskara ofiziala Artaxoan, Mendigorrian eta Euskal Herri osoan! Zonifikaziorik ez! lelopean, milaka lagun elkartu ziren igandean Artaxoan (Nafarroa). Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea eskatu zuten hainbat lagunek. Eskualdeko gurasoak izan ziren nagusiki parte hartu zutenak ekitaldietan, beren seme-alabek euskaraz ikasteko aukera izan dezaten eskatu zuten, jai giroan.