Zabalik dago Hik Hasik Hernaniko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Hezkuntza Bekaren bigarren deialdia.

 

Bigarren deialdi honetan hobekuntza pedagogikoan eta ikerketan jarriko da arreta eta lanek eraldaketa pedagogikoan murgilduta dauden edo murgildu nahi duten ikastetxeei marko teoriko eta bide orri metodologikoa eskaintzea izango da helburua. Ikerketa eta emaitza garrantzitsuak izango dira beraz. Beka Euskal Herrian Hezkuntza-hobekuntzan dabiltzan ikerlariei, ikerketa-taldeei,  pedagogoei, hezitzaile taldeei edota unibertsitateei zuzendua dago. Bekaren zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da eta proiektuak abenduaren 1erako entregatu beharko dira.

Ikusi aurkezpen bideoa.