Emakumearen Nazioarteko Eguna

Hik Hasik Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egiten du.

Hezkuntzagintzan diharduen izaera sozialeko kooperatiba horizontala eta feminista da Hik Hasi, eta Euskal Herri euskaldun anitz eta parekidea du helburu, hezkuntza ardatz hartuta. Horregatik, ostiral honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten dugu eta gure hiri, herri eta auzoetako mobilizazioetan parte-hartuko dugu. 

Donostia - 18:30, Antiguoko Tuneletik | Gasteiz - 18:00, San Antonetik | Bilbo -19:00, Jesusen Bihotza plazatik  | Iruñea - 19:00, Antoniuttitik Baiona -18:00 Herriko etxeko plazatik