Egitasmoaren abiapuntu teorikoa
- Orain arte hezkuntza formalari egotzi zaio hezkuntzaren eginbeharra eta ez formalari arreta txikia eskaini zaio. Baina, urtean zehar haur edo gazteek gune ez formaletan formaletan baino denbora gehiago igarotzen dute; beraz, horien heziketarako ezinbesteko garrantzia dauka hezkuntza ez formalak. - Hizkuntzari dagokionez ere, badauka bere eragina hizkuntz jarrerak finkatzerakoan, zenbait balio gune ez formaletan garatzen baita. - Eskolan hizkuntzaren ezagutza jasotzen dute, eta kasu batzuetan motibazioa ere bai. Haatik, erabilera "akademikoa" da eta denbora aldetik oso laburra (entzun, irakurri eta idatzi egiten da, baina hitz egin?). - Motibazioa ere jasotzen dute, baina kasu guztietan ez da positiboa: derrigorrezko hizkuntza (batzuentzat ez oso familiarra) ikasgai bat da (zenbaitetan gainditu gabe gelditzen dena), ez zaio arrazoi berezirik ematen erabilerarako... Komunikaziorako tresna dela jakin behar dute, eta jarrera izanarazleak bereganatu. - Ondorioz, ikastetxeak bakarrik, orain arte bete dituen funtzioekin, zailagoa izango du euskararen normalkuntza lortzea.Helburuak
Helburu nagusia Aisialdia, euskararen normalkuntzarako tresna gisa, eskolara eramatea. Zergatik aisialdia? 1.-Hizkuntza "ez akademikoa" garatuko delako, beste gune batzuetan ere erabiltzeko aukera emanaz (ezagupena/erabilera). 2.-Ondo pasatuz egingo delako lan hori, eta euskarari garrantzia emango diolako (motibazioa/jarrera) modu aberats batean bultzatuz. 3.-Ikastetxetik kanpo (edo eskolaz kanpo) euskara erabiltzeko aukerak emango dizkielako gazteei: aisialdiko ekintza berriak aurkeztuz eta horietan parte hartzeko gune euskaldunetara bideratuz.Helburu zehatzak
1.-Aisialdia eta Eskola bat eginik, proiektu berdin bat bultzatzea eskolan euskararen normalizaziorantz abiatuz. 2.-Gaur egungo ikastetxeko ikasleen euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioa aztertu. 3.-Ikasle taldeen ezaugarrien arabera ahalik eta interbentzio plan pertsonalizatuena egokitu.Proiektuaren txertatzea ikastetxean
Aisialdiaren eta eskolaren arteko ezberdintasunak lan metodologian - Helburu eta ekintzen arteko harremana, beste modu batean ikustea. Metodologia ezberdintasuna. - Haur zein gaztetxoekin harreman informala (aisialdian). - Eskola orduetako dinamikaren apurtzea (ikasle batzuek astoratu egiten dira). Lan metodologia ikasleekin - Errealitatearen azterketa - Diagnosia - Ikas unitateak - Irakasleekin ekintzen kronograma egin. - Ebaluaketa Lan metodologia irakasleekin 1.- Motibazio saioa + proiektuaren metodologiaren azalpena: - Hizkuntza tailerra - Proiektuaren metodologiaren azalpena - Aisialdiaren funtsa - Proiektuaren garapenaren pausoak 2.- Koordinazio bilerak - Hasierako bilerak - Taldearen ezaugarriak alderatzeko bilera - Ebaluaketa bilera