Musika hezkuntzarako programazioa

Lehenengoan, perkusio tresnak erabiliko ditugu; bigarrengoan, txirula hartuko dugu haize tresnak lantzeko bide bezala; eta hirugarrengoan, gitarrak lagunduko digu soka tresnen ezaugarriak ezagutzen.

Honen guztiaren bitartez ikaslearen motibazioa landu nahi dugu, gure helburua musikaren bidez gozatzen ikas dezan baita.
Bestalde, eta irakasle garenez, ikasleei konposizioak egiteko gaitasuna eman behar diegu, eta horretarako, hoberena aurretik geuk egitea da. Abesti bat armonizatzea, "trasnportatzen" ikastea (haurraren ahotsari egokitzeko), eta beste zenbait trebetasun menderatzea oso lagungarri izango da gure gelako lana erraza eta atsegingarria izan dadin.
Konposizio txikiaren arloan, hutsetik abiatuta, abesti bat osatzea lortuko dugu honako atalak landuz: melodia, akordeak, letra eta gelan ditugun tresnetan oinarritutako instrumentazioa (ORFF).
Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu, bai ikastaroaren bidez, bai musika informatikaren tailerraren bidez, lortu nahi dugun helburua hauxe dela: ahal den informazio gehiena ematea irakasle bakoitzak nahiko materiala eduki dezan, berak dituen bitarteko eta egoeren arabera (ikaslea, musika tresnak…) helburu nagusia lortzeko: ikasleak musikaren ezagueraren bitartez gozatzen ikastea.

2000-07-01 zenbakia