Idazkera “txarra”? Ez, eskerrik asko

Ondoren, idazkera “txarrak” aurrehartzeko grafomotrizitatea lantzearen garrantziaz ariko gara. Eskuaren eta begiaren koordinazioa, formaren konstantzia, atzamar-eskuen lantzea, erritmo grafomotorea… hori guztia eskolaurrean eta 8 urte ingurura arte jorratzea funtsezkoa da haurrak idazketa era erosoan lor dezan.

Idazkera harmonikoak ahalbidetzeko oso garrantzitsua da letren arteko loturak zelan egin irakastea, espazioen antolaketaren esanahiaz konturatzea, lerroen horizontaltasuna barneratzea… Harmonia ikusi eta gero, harmonia hori apurtzen duten elementuak identifikatuko ditugu: idazkera oso txikiak, irregularrak, zikinak, desordenatuak… dira idazkera “txarrak”. Horietako bakoitzak zergati eta konponbide berezia dauka. Kaligrafiarik egin gabe nola bideratzen diren ikusiko dugu.