Klik sakontzea

Materiala berria sortzea izango da hiru egun hauetako helburu nagusia.

Horretarako beharrezkoak diren tresnak landuko dira:
- Irudi prozesatzaileak (moztu, murriztu, aldatu...).
- Soinuaren tratamendua: wav, mid, mp3...
- Animazioak egiteko programak: mugimendua eta soinua artxibo berean bateratzeko.
Mailaz maila banatuta, ikasleen liburuetatik ateratako 350 ariketa eskaneatu izango dituzu zure esku.
Burututako ekintzekin paketeak prestatu ahala, baliabiderik erabilgarrienak garatuko ditugu:
- Testuak lantzeko aukerak, grabaketak barne.
- Aurkezpenak egiteko teknikak: irudien posizioak, mezu ezkutuak...
- Laguntza artxiboen kokapena, beste programa batzuei loturik: bideoak, txostenak...
- “avi” ezarketa: mugimenduaren eta soinuaren arteko lotura egiteko.
- Paketeak exekutagarri bihurtu: ikonoz baliatuz.
- Ikasleak ere sortzaile.
- “javaklik” proiektu berrian bainu bat hartzea.
Eta hori guztia elkarketaz, hizki zopaz, buruhausgarriz, testu ariketez... blaiturik.