Alexander teknika

Ikastaro honen helburu nagusia ikaslearen kontrol kontzientea hobetzean oinarrituko da, bere gorputzaren erabilera hobetu ahal dezan. Hori lortzeko, irakaslearen laguntzaz ikasleak hainbat prozedura ikasi ahal izango ditu bere erabilera eta besteen erabilera aztertuz oreka eta mugimenduen askatasuna lortu ahal izateko. Kontrol kontzientea eta pertzepzio argia edukitzea beharrezkoak dira arnasketa, ahotsa eta gorputzaren erabilera naturala berreskuratu ahal izateko.