Hiperaktibitatea eta arreta gabezia

Ikastaro honek lau jomuga nagusi ditu:

- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta gabezia eta Inpultsibitatea zerk eragiten dituen aztertzea: lehen mailako eta bigarren mailako ezaugarriak.
- Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola ebaluatzen diren ikastea. Ebaluazio tresnak agertzea.
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola trata daitezkeen agertzea.
- Zer egin daiteke gelan haur hiperatiboarekin? Haurren berezitasunak eta adimen mota kontuan hartuta, tratamendu programa baten atal nagusiak aztertzea. Tratamendu Programa azaltzea.

Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin duten haurren lehen mailako ezaugarriak

- Arreta gabezia: haur hiperaktiboen arreta gaitasuna haur normalen gaitasunaren antzekoa da, baina arreta fokatzeko eta zuzentzeko moduan eta kinadak hierarkikoki antolatzeko moduan bereizi egiten dira.
- Hiperaktibitatea: helburu batera zuzenduak ez dauden mugimenduak egiten dituzte eta gehiegi hitz egiten dute.
- Inpultsibitatea: portaera desinhibitua dute, hau da, bulkadak berehala asebetetzera zuzendua dagoen portaera inhibitzeko gaitasuna galdua dute.

AGHNa duten haurren bigarren mailako ezaugarriak

- Moldaera arazoak: frustrazioa eramateko gaitasun gutxi eta arauak errespetatzeko zailtasunak dituzte.
- Arazo emozionalak: autoestimu baxua (bakartzea, norbere irudi negatiboa) eta egonkortasun gutxi.
- Harreman arazoak: inpultsibitatetik eta arauak errespetatzeko zailtasunetik eratorriak. Beren portaera desinhibitua dela eta, baztertuak geratzen dira hiperaktibo-inpultsiboak eta gizarte harremanetan zailtasunak izaten dituzte.
- Ikaskuntza zailtasunak: 11 urterekin AGHNa duten haurren %80ak 2 urteko atzerapena du irakurketan, idazketan, kalkuluan eta arazo matematikoak ebazten.

AGHNaren diagnostiko irizpideak eta ebaluazio tresnak

- Diagnostiko-irizpideak: DSM-IV-R eta CIE-10ekoak.
- Diagnostiko-tresnak: EMTDAH-AF, EMTDAH-AE, EDAH, STAIC, CDS, COOPERSMITH, MFF-20, gurasoekin elkarrizketa, irakasle tutorearekin elkarrizketa.
- Komorbilitateak.
- Gardnerrren adimen moten ebaluazioa.

Ikerketarako erabili dugun laginaren ebaluazioaren emaitzak

- Nagusiki Hiperaktibo-Inpultsiboa den taldea.
- Arreta gabezia nabarmena, inpultsibitate eta hiperaktibitaterik gabe duen taldea.
- Nahaste konbinatua (arreta gabezia eta hiperaktibitatea) duena.
- Nahaste elkartuak.

Tratamendu programa

Oinarrizko printzipio batzuetan eta haurren bereizgarrietan oinarritua:
- Ezagutza eraikitzailea sustatzen da. Jasotzailea ez.
- Haurren adimen motara egokitzen diren ikaskuntza esperientziak. Gardnerren adimen anitza (1993): hitzezkoa, zenbakizkoa, espaziokoa, musikala, gorputzekoa, pertsonen artekoa, pertsona barnekoa eta ekologikoa.
- Inpultsibitatearen kontrolean eta erreflexibitatean oinarritutako programa: autoinstrukzioen bidez gidatutako ariketak. Hitzezko arGIbideen eta irudien bidez jarrera erreflexiboagoak sustatzen dira: erantzun latentzia luzatu, portaera antolatu eta haurren inpultsibitatea gutxitu.
- Haurrari gertatzen zaionaren barne-kontrolean oinarritutako ikaskuntza: arrakastaren eta eraginkortasunaren kontrola. Haurrek beren arrakastarentzat eta porrotentzat egiten dituzten egozpenak aztertu eta landu: barneko-kanpoko, egonkor-ezegonkor, global-espezifiko, kontrolagarri-ez kontrolagarri.
- Barne-herstura eta depresio egoerak urruntzen dituzten erlaxazio eta umore ariketak.
- Adimen artistikoan nabarmentzen direnentzat: bertsoak, olerkiak, baliabide musikalak, erritmikoak, dramatikoak.
- Gorputz adimenean nabarmentzen direnentzat: dantza, lasterketak, kirolak, gorputz hezkuntza.
- Pertsonen arteko adimenean nabarmentzen direnentzat: taldeko jokoak, lanak.
- Portaera arazoei aurre egiteko: inpultsibitatea inhibitu, erantzun latentzia luzatu, erlaxazioa, hainbat erantzun alternatibatan pentsatu, itxaroten, txanda zaintzen, baimena eskatzen, sariak atzeratzen, egindako lanak berrikusten, ondorio azkarregiak ez ateratzen ikasi.

* Hauek dira GIEko Orientazio Mintegiko kideak eta ikastaroan parte hartuko dutenak euren esperientzia azalduz: Meltxor ARTETXE (GIE), Julene FERNANDEZ (Ordiziko Jakintza ikastola), Begoña KORTAJARENA (Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola), Marisol GARIN (Urretxu-Zumarraga lizeoa), Juan Mari AIZPURUA (Orereta ikastola), Rafa GURIDI eta Beatriz ETXEBERRIA (Oñatiko Txantxiku ikastola), Oihana AIERTZA eta Mila CASTY (Usurbilgo Udarregi ikastola), Kontxi LULUAGA (Anoetako herri ikastola) eta Amaia AZURMENDI (Donostiako Santo Tomas lizeoa).