Heriotza heziketan

Aurten urrats bat gehiago emateko asmoa dut, eta horretarako, azken saioan beste galera mota batzuei nola heldu ikusiko dugu. Batez ere gurasoen banaketen eta horiek haurrengan duten inplikazioaren inguruan hausnartuko dugu. Dolu egoera batean lehen helburua bizitzari zentzu berri bat aurkitzea dela esaten dugu. Era berean, aitarekin edo amarekin banaka egoteak ere frustrazioa eta sufrimendua sor ditzake.

Kasu konkretuak aztertzea gustatuko litzaidake, modu horretan eguneroko jardunean topatzen ditugun zailtasunak bateratzeko.
Porrotaren eta nahi dugun hura lortu ezinak sortzen duen frustrazioaren ideia barneratu behar dugu, nahiz eta gauzak ondo egin eta logikaz zoritxar batek ez zukeen gertatu behar. Bizitzak bi aurpegi ditu eta bakarrari so egiteak, politenari, gure orientazio zentzua atrofiatzen du minaren eta etsipenaren aurrean. Gure ikasleen galderak entzuten baldin baditugu eta bizitzan integratzen baldin baditugu, frustrazioei aurre egiteko prestatuko ditugu.
Esperientziak trukatzeko gogoz eta motibatuta dagoen taldearekin topo egitea espero dut, denok aberastu gaitezen. Talde dinamikak egingo ditugu bakoitzaren intimitatea osoki errespetatuz.