Dislexia

Hezkuntza kalitatea hobetzeko eta garatzeko helburuarekin sortu zen Hezkuntza Ildo Berriak Fundazioa, eta beronen lehentasunezko arreta fokua ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak dira.

Egun, asko dira irakasle taldeak aurre egin beharreko zailtasunak. Askotan traba horiek ikas-irakas prozesua jatera irits daitezke, baita irakasle-ikasle harremana ere. Hezkuntzaren inguruko zirkunstantziez gain, kontuan izan behar lirateke eta erantzuna eman ikasteko zailtasunak dituztenen ezaugarri pertsonalak.
Irakasleak egoera zehatzen aurrean babesik gabe sentitzen dira askotan, eta ez dute jakiten zer egin ikasleren batengan "zerbait" ondo ez doala adierazten duen sintoma handi zein txiki baten aurrean. Hainbat errealitateri aurre egiteko orduan eta errealitate negatiboak gainditzea lortzeko, abiapuntua beti informazioa da, erraztu egiten duelako gainditzeko prozesua martxan jartzea.
Formazio ikastaro honek azken urteotan interes eta eztabaida gehien piztu duen ikasteko zailtasun baten inguruan dihardu: dislexia, gure ikasleriaren ehuneko altu bati eragiten dion desoreka. MECek dioenez, eskola porroteko kasuen % 25 dislexiari lotua dago. Arrazoi horregatik eta gelatan desoreka honen ehunekoa zein den ikusita, ulertzen dugu ez dela hezkuntzan diharduten irakasleek bazterrean utz dezaketen gaia.
Gizartea sentsibilizatu nahi dugu, arazo honek irakur-idazketaren aprendizaian dituen ondorioen garrantziaz jabetzeko, eta saiakera horretan hasteko modu on bat lehenik irakasleriarengana zuzentzea dela uste dugu, ikasleen garapenean paper nagusi bat betetzen dutelako.

Helburuak

Proiektu honekin Fundazioak hartzen duen helburu nagusia zera da: irakasleak informatzea eta formatzea dislexiari buruz eta bere tratamendu egokiari buruz. Hezkuntza premia berezitzat jotzen direnen artean sartuta ez dagoen desoreka da berau, baina horregatik erantzun gabe utzi behar ez duguna.
Formazio ikastaro honen helburu zehatzak hauek dira:
- Irakasleria dislexiaz informatzea: definizioa, etiologia, ondorioak...
- Hezkuntza komunitatea sentsibilizatzea ikasle ehuneko altu bati gelako esperientzia izugarri zailtzen dion arazo bati buruz.
- Irakasleak formatzea, dislexia sintomak agertzen direnean bere egitekoa den detekzio funtzioa ondo bete ahal izateko.
- Irakasleei jarraibideak eskaintzea arazo hori duten ikasleekin nola jokatu jakiteko.
- Osotasuneko esku-hartze baten diseinua eskaintzea, ikuspegi diziplina anitz batetik.
- Dislexia duten ikasleen ezaugarri afektibo-emozionalak ezagutzea eta ulertzea.