Bideoa

Horretarako, edizio digitala egiteko behar diren bitartekoak erabiltzen irakatsiko da; bereziki Studio 9 programa eta horren osagarriak.

Studio 9-ren bitartezko Edizio Digital Ez Linealak nahasketa mahai tradizionala ediziorako sistema digital baten bidez konektatutako bi bideorekin ordezkatzea ahalbidetzen du. Aldi berean, post-produkzio on baterako behar den guztia eskaintzen du: trantsizioak, filtroak eta abar.
Edizio Digital Ez Linealak, hots, editatzeak edo Studio 9-rekin lan egiteak zera dakar: lehenengo eta behin, bideoak, argazkiak, audioak, animazioak eta abar lortzea. Bigarren urratsean elementu horiei guztiei forma emango zaie editaiaren bitartez. Kontuan hartu behar dugu zenbait elementuri trataera berezia eman beharko zaiela: formatu aldaketa, filtroak, ukituak... Azkenik, behin elementu guztiak nahastutakoan, esportatu egingo ditugu; beste modu batera esanda, nahi dugun sistemara aterako ditugu: DVD zintara edo avi artxibora gero aurkezpen multimedia batean sartzeko.
Azken emaitza edizioan jartzen den interesaren eta ahaleginaren araberakoa izango da. Studio 9 programa zabala da, beste "plug-ins" batzuetara irekia dago. Modu horretan, "plug-in" egokia aurkituz gero, bertsio estandarrean irudikaezinak diren gauzak egin daitezke.
Studio 9n lehen zatia da gogorrena; hots, lanerako kriterio teknikoak ezartzea. Baina, jakin beharra dago. Gainerakoa, nahasi samarra izan litekeen arren, dibertsigarria, ulerterraza eta praktikoa da: trantsizioak egitea, planoak kentzea, filtroak ezartzea, espazioak animatzea...
Edukiak
Ikastaroan landuko diren edukiak hauek izango dira:
- Lan ingurunea:
* Gelaren, hornitegiaren eta ingurukoen eraginkortasuna.
* Bideo digitalera sarrera: oinarriak, monitoreak, txartelak, konpresoreak, formatuak.
* Bideo digitalaren edizioaren kontzeptuak; linealtasun eza.

- Studio 9 programa:

* Lan ingurunea
* Lanerako tresnak
* Monitoreak eta aurreirudikatzea
* Denbora lerroak

- Proiektuak:

* Proiektu berria ireki
* Proiektu baten osagaiak
* Proiektuaren egitura
* Proiektua gorde

- Bideoarekin irudiak hartzea:

* Bideoaren atzemate txartelak
* Hardware eta software-aren bidezko ulertzea
* Atzemate iturriak zehaztea
* Atzemandako bideoa gordetzea
- Bideo kanalak:
* Bideoaren stream sartzea kanaletan
* Irudi finkoak sartzea

- Bideoaren editaia eta muntaia:

* Editatzeko erreminten erabilpena
* Mozketa
* Lekuz aldatzea
* Denbora doitzea
* Desegitea

- Flitroen erabilpena

- Gardenkien erabilpena
- Bideo animazioa
- Soinu kanalak
- Izenburuak
- Proiektuak esportatzea
- Bideo formatuak:
* Formatu motak
* Bideo euskarriak
* CDItik DVDra