Photoshop

Baina, askotan, tresna horiek oinarrizko terminologia asko ezagutu gabe erosten dira, hots:

- Tamaina
- Irudiaren formatua
- Erresoluzioa
- Zoom optikoa
- Zoom digitala
Terminologia hori ongi ulertzea (ikastaro honen helburuetariko bat) laguntza handikoa izango zaigu, bai eskanerra edo argazki-kamera erosterakoan, bai tresna horiek erabiltzerakoan, hezkuntza ikuspegitik eman nahi dizkiegun helburuak kontuan izanda.
Irudiak formatu digitalean eduki ondoren (eskanerra edo argazki-kamera digitala erabiliz), derrigorrezkoa da era egokienean lantzea, eman nahi diegun pedagogia ikuspuntuaren beharretara moldatzeko.
Duela gutxira arte profesionalen eskuetan soilik zegoen irudi tratamendurako puntako programa, egun edozein zaleturentzat eskura dago.
Ikastaro honen oinarri den Adobe Photoshop(c) programaz ari gara. Programa honen bertsio murriztua (ligth) argazki-kamera digital gehienekin batera eskainiko digute.
Irudiak lantzeko oso programa erabilgarria da eta aukera zabalekoa; nahiz eta hasierako urratsak menderatzea zail samarra izan.
Oztopo hori gainditzeko, ikastaro honetan:
- Ikastarokideari irudiak lantzeko oinarrizko edukiak eta trebeziak eskainiko zaizkio.
- Programa eremu pedagogikoetan nola erabili izan den ikusteko eredu praktikoak aurkeztuko dira.
- Ariketa anitz egingo dira, horrela ikastarokideak eskanerra edo argazki-kamera batez lorturiko irudi digitalekin egin daitekeena ezagut dezake.
Ikastaro honetaz zera espero dugu:
- Adobe Photoshop(c) programaren oinarrizko erabilerarako errekurtsoak azaltzea.
- Honako lanak gauzatzeko programaren baliagarritasuna azaltzea:
+ Irudiak webera egokitu.
+ Irudiak aurkezpenetara egokitu.
+ Ipuinak sortzeko irudiak nola landu.
- Ikastarokideengan programa honetan (edo irudiak lantzeko beste programetan) aurrera egiteko behar den grina sortzea.