1923ko andereñoen lan-kontratua

Espainiako eskola bateko Hezkuntza Kontseiluak andereño bati ondorengo betebeharrak ipini zizkion zortzi hilabetez eskolak emateko. Lanaren truke, eta betebehar hauek zintzo betetzearen truke, 75 pezetako ordainsaria zuen hileko.

Lan-kontratuak honela dio
:



Andereñoak honakoa adosten du:



1- Ez ezkontzea. Andereñoa ezkontzen bada, lan-kontratu hau berez eta besterik gabe indargabetua geratuko da.

2- Gizonezkoekin ez ibiltzea.

3- Etxean egotea arratsaldeko 8:00ak eta goizeko 6:00ak bitartean.

4- Hiriko izozki dendetan ez ibiltzea.

5- Hiritik ez alde egitea inola ere, Ordezkarien Kontseiluko lehendakariaren baimenik gabe.

6- Zigarrorik ez erretzea. Andereñoa erretzen ari dela aurkituko balute, lan-kontratu hau berez eta besterik gabe geratuko litzateke indargabetua.

7- Garagardorik, whiskyrik edo ardorik ez edatea. Andereñoa garagardoa, whisky edo ardoa edaten ari dela aurkituko balute, lan-kontratu hau berez eta beterik gabe geratuko litzateke indargabetua.

8- Aita edo anaia ez den gizonen batekin autoz ez bidaiatzea.

9- Kolore biziko arroparik ez janztea.

10- Ilea ez tindatzea.

11- Gutxienez bi azpigona erabiltzea.

12- Orkatiletatik gora bost zentimetrora baino gehiagora gelditzen den jantzirik ez erabiltzea.

13- Ikasgela garbi edukitzea:

a) Erratza pasa egunean behin gutxienez.

b) Ur beroz zorua garbitu astean behin gutxienez.

c) Arbela garbitu egunean behin gutxienez.

d) Sua piztu 7:00etan, haurrak 8:00etan etortzen direnerako ikasgela berotu dadin.

14- Aurpegiko hautsik ez erabiltzea, ez makillatzea eta ezpainak ez margotzea.