Praktikatzen: Eraldaketa prozesuak ikastetxean

Ikastetxe bakoitzak badu eraldaketei erantzuteko era propioa, bere ezaugarrien, esperientziaren eta testuinguruaren arabera. Abiatzen ditugun eraldaketetan eragina duten ikastetxearen ezaugarriak ezagutzea eta horiei buruzko gogoeta amankomuna bultzatzea du helburu lehenengo artikulu honek. Autodiagnosia burutzeko tresna bat eskaintzen da eta horretan jasotako emaitzen interpretaziorako gida ere bai. Hurrengoetan, eraldaketen tipologia eta ezaugarriak, batetik, eta eraldaketa proiektua egitea, bestetik, izango ditugu aztergai.





Ikastetxearen eraldaketari buruzko diagnosirako galdeketaren interpretazio tresna


Lehenik eta behin, ikastetxe bakoitzean emaitzen irakurketa zehatza eta testuinguratua egin behar dela esan beharrra dago. Item ezberdinen arteko harremanak oso garrantzitsuak dira diagnosiaren irakurketa eraginkorra egin ahal izateko. Behin hori argi utzita, jarraian aurkezten den interpretazio gidak zera du helburua: item bakoitzaren emaitzen irakurketa errazteko hainbat argibide eskaintzea. Argibide hauek ez dira, inolaz ere, item horren emaitzaren irakurketa "zuzentzat" hartu behar. Lehen aipatu dugunez, oso zaila da itemen irakurketa isolatua egitea eta hortik erabakiak hartzeko ondorioak ateratzea. Item ezberdinen emaitzak eta beraien harteko harremanak hartu behar dira kontuan horretarako.


Gida honen erabilpena laburtzen saiatuko gara jarraian. Galdeketaren item bakoitzaren emaitza kontuan izanda, hausnarketarako jarraipideak irakurri eta ikastetxearen testuinguruan kokatu. Ondoren, hirugarren zutabean, gure testuinguruan item horri buruz somatzen ditugun aukerak eta arriskuak aipatu eta jasoko ditugu. Aukerak eraldaketa prozesuak bultzatzen dituen ikastetxearen ezaugarriak izango dira, arriskuak, aldiz, eragozten dituenak.


Hona hemen bada, lagungarriak izan daitezkeen eraldaketari buruzko hainbat burutazio.