GARAT, Maialen: Zer iritzi duzu hilabetekari honi buruz?
Lehenik, neure gogoeta eremuaren zabaltzen lagunt nazan, hots, edozein hezitzaile, irakasle edo formatzaileren gogoeta eremua. Horretarako, ideien eztabaida beharrezkoa izanki, aldi berean, praktiken eztabaida ere baitezpadakoa izanen dugu. Pedagogia teoria eta pentsamolde batekin ados gaudelarik, haren aplikatzerakoan, <> diratekeen errezeta edo metodoen bila ibiltzeko joera dugu. Horrela jokatuz, norberaren sormenari atea hesten diogu, teoria horren gauzatze berezi, zehatz eta originalari uko egiten. Noizbehinka, berrikuntzaño bat entseatzen dugu: irakurri dugunak, ikasi dugunak huts egiten digulakoan; jakitate hori honelako edo halako ikaslearekin ondoriotsu ez delakoan; horrelakoetan, lankideei ez diegu gehiegi aipatzen eta inondik ere ez datorkigu burura aldizkari batera idaztea eta besteei horren berri emaitea: ez gara jakintsunak, ez gara pedagogoak.
Nik, gogoetarako gune izaitea nahi nuke; eguneroko praktika arrunt horiei buruzko eztabaida gune: horiek baitira teoriak galbahetik pasatzeko molderik jatorrenak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.