Bakarrik eta libre heztea,
erdigunean haurra, gaztea
nola curriculum
estuak ditugun
zer da irakastea?
Bakarrik eta libre uztea
norberaren garapen askea
hezkuntza munduan,
helmugak buruan
norantza ikustea...
Hezkuntzan zergatik,
dihardu Hik Hasik
euskal hezkuntzaren talaiatik?
Topaketak lotuz
aukeraz, aholkuz,
hogei urte daramatza aukera bat sortuz.
Egiteko asko dugu
horrek elkartu gaitu gu.
Bakarrik eta libre hastea
indartzea, lantzea, haztea,...
pausoak emanez
eta elkarlanez
hobetu araztea...
Bakarrik eta libre piztea
kritikari ontzat iriztea
delako finean
gure ekinean
harago iristea.
Hezkuntzan zergatik,
dihardu Hik Hasik
euskal hezkuntzaren talaiatik?
Topaketak lotuz
aukeraz, aholkuz,
hogei urte daramatza aukera bat sortuz.
Egiteko asko dugu
horrek elkartu gaitu gu.
Doinua: Bakarrik eta libre, Imanol Urbieta