Euskal Herriko eskoletan gero eta etorkin gehiago daude eta askotan arazo modura ikusten da. Jesus Markaide arrasatearrak, ordea, aukera modura ikusi izan du hasieratik. “Etorkinekin harreman handia izan dut azken urteetan, higiezinen agentzia batean lan egin dudalako. Hartu-eman horretan beraien hizkuntzari buruzko jakin-mina areagotu zait eta galdetu egin izan diet: ‘Zer esan nahi du hitz honek? Nola esaten da hau?...’ Ez direla integratzen ikusten dut eta integrazio horretan laguntzeko nire aletxoa jar-tzea erabaki nuen”. Aletxo hori ‘Zorion bat’ urtebetetzetako abestia da. “Helburua apala da, euskal jatorriko zorion-abesti baten itzulpen partzialarekin, gure hizkuntza ikasle etorkinen hizkuntzara hurbiltzea. Horrela, euren kulturekiko eta tradizioekiko dugun erabateko errespetuarekin, gure hizkuntza gerturatu nahi diegu. Izan ere, gure hizkuntza denontzat izatea gura dugu, eta inor gutxietsi barik, komunikaziorako gure oinarrizko erreminta duguna”.
Euskaraz sortu zuen abestia, eta ondoren 19 hizkuntzatara itzuli. Hainbat eta hainbat eskoletan ezagutu dute abestia eta ongi iruditu zaie proposamena; Antzuolan, Aramaion, Aretxabaletan, Arrasaten, Beasainen, Bergaran, Elorrion, Eskoriatzan, Oñatin, Ordizian eta abar, eta arrakasta eduki duela dio Markaidek: “Ume etorkinei beren hizkuntzan abestea eta zorion-tzea asko gustatzen zaie, emozionatu egiten dira eta gurasoak ere bai”. Gainera, eskolentzat ere interesgarria dela uste du: “Hemengo jendeak konturatu behar du etorkinek euren hizkuntza daukatela, gurea bezain zaharra eta hiztun gehiagok hitz egiten dutena, agian. Errespetua zor diegu, eta eurak guri. Eta errespetua da ‘zuk erakutsi niri zure hizkuntza eta nik erakutsiko dizut nirea’. Abesti hau horretarako tresnatxo bat da”.
Horixe da, hain zuzen ere, Markaidek eskaini nahi izan duena: tresna bat, erreminta bat, etorkinengana hurbiltzeko eta elkarbizitza bideratzeko. Errespetuz eta begirunez trata-tzeko lagungarri izan daiteke abesti hori. “Beraiek euskara ikasiko dute hona bizitzera etorri direlako, eta guk haien hizkuntzako hitz batzuk ikas ditzakegu haiengana gerturatzeko. Horrela, gerturatu egiten gara eta hori egin beharreko zerbait da. Zeren etorkinak hemen daude, hemen geratuko dira eta elkarrekin bizi beharra daukagu”, argudiatzen du Markaidek. “Beraiek ilarako azkenak direla pentsatzen dute eta hori aldatu behar dugu. Garrantzia eman behar diegu, berdinetik berdinera erlazionatu. Abiapuntu hori garrantzitsua da integratzeko eta elkarrekin bizitzeko”.
Gauza bera ikusten du eskoletan ere. Etorkinekin arazoak ikusteko partez, positiboki ikusten hasi behar dugula uste du. “Eskoletara iristen direnean ‘egokituko’ direla pentsa-tzen da, mezu horrekin subliminalki gu maila altuagoko kultura batekoak garela adierazten zaielarik. Eta hori hasiera txarra da, horrela arazoak sortzen baitira”. Ikuspegi positiboa, aukera berriak eta pentsamolde irekia behar direla azpimarratzen du Markaidek. “Euskal Herria industria herrialde bat da, produktuak saltzen ditu eta nori? Gaur egun edozeini. Horregatik, agian urdu hizkuntzan hitz eginez saldu beharko dugu bihar, edo suahiliz edo txinatarrez etzi. Pentsamolde irekia eskatzen du horrek”.
Ahoskera lagun; ahoskera landu
Irekiera horretan laguntzeko sortu duen abestia 19 hizkuntzatara itzulia dago partzialki, zati batzuk, alegia. Orain, beste urrats bat egingo da: Aretxabaletako Kurtzeberri eskolako haurrek abestia hizkuntza horietan grabatuko dute eta www.mondraberri.eus webguneak denen eskura jarriko du grabaketa. Horrela, nahi duenak entzungai izango du. “Haur etorkin berri bat etortzen delarik, irakasleak eta ikasleek haren hizkun-tzan entzun dezakete abestia eta gelan denek kantatu ondoren”.
Grabatuta egoteak badu beste abantaila bat: ahoskera. Hizkuntzen ahoskera ere garrantzitsua da eta abestia entzuteak nola ahoskatzen den jakiteko aukera ematen du.
‘Zorion bat zorion bi’ abestia hainbat hizkuntzatan
Euskaraz
Zorion bat zorion bi zorion ugari
Zorion bat zorion bi gure Aneri
Zure egunean denok poz pozik
Ondo pasatu ta abesti hau hartu opari
Zorion bat zorion bi zorion ugari
Zorion bat zorion bi bihotzez Aneri
Txoriak milaka datoz kantari
Bere txi-ooak dakarzkite erregali
Zorion bat zorion bi zorion ugari
Zorion bat zorion bi bihotzez Aneri
Arabiar-hassanieraz
Ayd milad sayd Ayd milad sayd
Mohamed Ayd milad sayd
Zorion bat zorion bi gure Mohamedi
Berbereraz
Sanasaída sanasaída
Mohamed sanasaída
Zorion bat zorion bi gure Mohamedi
Kantondar txineraz
Sun yat fai lok Sun yat fai lok
Deki Sun yat fai lok
Zorion bat zorion bi gure Deekiri
Woloferaz (Senegal)
Debeneti debeneti zorion ugari
Zorion bat zorion bi gure Magazi
Nepaleraz
Subhakamana Subhakamana,
zorion ugari
Zorion bat zorion bi gure Suboti
Bulgarieraz
Chestit rozhden den
Chestit rozhden den zorion ugari
Zorion bat zorion bi gure Angiri
Ukraineraz
Neme rojdenyá Neme rojdenyá,
zorion ugari
Zorion bat zorion bi gure Ivani
Polonieraz
Kazli urogin kazli urogin,
zorion ugari
Zorion bat zorion bi gure Milani
Indieraz
Naman den mubarak knaman den
mubarak, zorion ugari
Zorion bat zorion bi gure Milani
Urduz (Panjanbeko pakistandarrak)
Salgirah Mubarak Salgirah Mubarak
Mohamed Salgirah Mubarak
Zorion bat zorion bi gure Mohamedi
Errumanieraz
Ia multi ani ia multi ani
Pavel ia multi ani
Zorion bat zorion bi gure Paveli