BRUNET, Juan Jose: Zer iritzi duzu hilabetekari honi buruz?
Aldizkariaren proiektua oso egokia iruditzen zait eta ausardia handikoa, zeren eta Euskal Herrian egiten ari garen hezkuntz gogoeta jaso eta gure eskolaren kalitatea hobetzen duten esperientzia aberatsen oihartzuna eramango duen aldizkari baten jaiotza oso garrantzitsutzat baiteritzot.
Bestalde, ez legoke gaizki gure herritik kanpo egiten diren gogoeta eta praxiak ere jasotzea, guretzat onuragarri edota gure arteko zenbait egoerarekiko argi-emaile izan daitezkeenak hain zuzen. Ahaztu gabe, hezkuntza ez formaleko errealitateez, noski.
Eta txalogarria bereziki, proiektuari eman nahi zaion irekitasuna, era guztietako eskoletatik datozen pentsamenduak jasotzeko asmoa baitu.
Saialdi berria da gure artean, eta gure herriko kultura eta pentsamenduari ekarpen handia lekarkiokeena. Ibilaldi zoriontsua opa diot proiektu honi, nire adore guztia eskainiz, gogo biziz jarraituko dut.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.