“Eskolako denbora: noiz bukatzen da eskola?”. “Etxerako lanak eta bere funtzionaltasuna: zer pentsatzen dute irakasleek, ikasleek eta familiek gai honetaz?”, gisa horretako galderei erantzun die Joxe Amiamak bere doktorego tesian. Izan ere, azken bolada honetan gure komunikabideetan etxerako lanen gaia maiz azaldu da, irakurketa desberdin batzuk azalduz. Formazioan, etxeko lanen inguruan dauden elementuei buruz hausnarketa bat egitea proposatuko du Amiamak.
“Ezin dugu ahaztu eskolako errekurtso arrunt hau sistema batean (eskolan) diseinatzen dela, askotan beste sistema batean egiteko (familian). Honengatik, eta gure ume eta gazteengan koste handirik izan gabe, bi agente hezitzaile hauek harremanetan egon behar dute ikasleen helburu eta konpetentziak lortzeko”. Etxerako lanei buruz hainbat puntu ezagutaraziko ditu, eta eskola mailan erabiltzen diren estrategiak konpartituko dira ikastaroan, irakasleen didaktikan daukan garrantzia baloratuz. Doktorego tesian jaso dituen datuak eta hausnarketak hurrengo hik hasi-n azalduko ditu.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.