Ahotaa lan-tresna dutenentzat interesgarria da ahotsa zer den jakitea, ahotsaren ohiko osagaiak ezagutzea, ahots mintzatua egoki erabiltzen ikastea, norberak bere ahotsa ezagutzea, ahots osasuntsuak eta patologikoak bereiztea edota prebentzio mekanismoak ulertzea. Horretan jardungo da mediku-foniatra eta AransGiko Zuzendari Medikua. “Ahots mintzatua egoki erabiltzea zenbait lanbidetan nahitaezkoa dela badakigu, baina urtetik urtera ahotsa osasuntsu mantentzea zailagoa egiten zaigu. Ohitura desegokiek eta lagungarriak ez diren inguruneek gure ahots kalitatean dituzten eraginak ez nabaritzea, norberak bere ahotsa ez ezagutzea eta teknikoki nola hobetu ez jakitea... ahots arazoa agertzen laguntzen duten faktoreak dira”.
Irakaskuntza munduan bereziki, urtetik urtera disfonia kasuen kopurua handitzen ari dela ikusi du medikuak. “Arazoari aurre egitea eta prestakuntza egokia izatea ezinbestekoak dira ahotsa osasuntsu erabili ahal izateko”. Horretarako, ahotsa sortzeko eta aldatzeko behar ditugun mekanismoak ikasi eta praktikatuko ditu ikastaroan (arnasketa, koordinazioa, erlaxazioa, ahoskera, inpostazioa...). Disfonia zer den, nola antzeman, agertu ondoren zein bide jarraitu eta zeintzu diren prebentzio neurriak irakatsiko ditu. Ahotsa egoki erabiltzeko burutu behar diren ariketak eta zenbait aholku teoriko-praktiko eskainiko dira.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.