Eskoletan zenbait haurrengan azaltzen ari diren “sintoma berri”-etara psikomotrizitatearen ikuspuntutik hurbilketa bat egitea da ikastaro honen helburua. 0-6/8 urte arteko haurrekin lan egiten dutenentzat dago bereziki zuzendua, baina baita gaur eguneko zenbait haurren sozializazio zailtasunak ulertzen saiatu nahi dutenentzat ere. Ulertzen saiatu, gure erantzun pedagogikoak egokitzeko. Gaur egun, eskoletan, behin eta berriro entzuten dugu oso portaera zailak dituzten haurrak azaltzen ari direla:
- Frustrazioa jasan ez duten haurrak.
- Moldatzen ez dakiten haurrak.
- Nahi dutena egiten saiatzen diren haurrak, beti berea lortzeko asmoz.
- “Sintomak” azaltzen dituzten haurrak: ez hitz egin, ez egin, kasketak, , eskolara joan nahi ez izan, somatizazioak, kideekin zailtasunak…
Ikastaroan zehar hausnartu eta ikusiko dugu zerk eragin ditzakeen halako portaerak, eta nolakoak diren gure jarrerak horien aurrean. Zer familia motakoak dira haur horiek?
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.