Coaching

Zer zentzu dauka coaching-ak gaur egungo gizartean?

XXI. mendeko gizartean, bizitza
ulertzeko era eta egunerokotasunean jarduteko era aldatzen ari dira. Bizikidetzan, ezaugarri berriak azaleratzen
ari dira. Etengabeko aldaketa horrek sortzen duen kaosaren aurrean, aukerak erantzukizunez hartzea dagokigu, bai bakarka eta bai taldean. Gainera, aldaketa etengabea bada ere, aldagai berriekin dator orain, eta ziztu bizian. Bestalde, ezaugarri berri horien artean, bada bat bereziki aipatu beharrekoa: bizitzari begiratzeko era analitikoa erabiltzetik sintetikoa erabiltzera pasatu gara, letretan oinarritutako ikuskera partzialetik irudiak giltzarri dituen osotasuneko ikuskera erabiltzera, hain zuzen.
Sakonetik aldatzera bultzatzen gaitu berrikuntza horrek. Eta, era berean,
izugarrizko ezinegonak sortzen ditu zenbaitengan. Izugarrizko ikara sentitzen du zenbaitek horren aurrean, Lurrak oinazpitik ihes egin izan balio eta oinarririk gabe gelditu izan balitz bezala.
Horri aurre egiteko, laguntza bikaina ematen du coaching-ak, eta 2004tik, Euskal Herrian liderrak gara Coachingaldaketa eskolakook.

Zertarako balio du?

Aldaketaz ari garenean, ezagutza
ulertzetik haratago joan beharra dago, aldaketa semantikoan bakarrik ez gelditzeko. Hain zuzen ere, desberdin egitera jo behar dugu. Inertzia zaharretatik irtetea eta zentzua biziberritzea dagokigu. Gainera, Euskal Herriak etorkizuneko erronka berriei erantzun diezaien, hor ditugu, besteak beste, euskal curriculumean hartutako konpromisoak. Gizarte osoa hartzen du erronka horrek, bizitza osoan eta bere osotasunean: euskal curriculuma eta hor ageri diren bost konpetentziak.
Beraz, aurrez aurre daukagun aldaketarako behar ditugun konpetentziak eskuratzen trebatzeko balio digu coaching-entrenamenduak.

Eta zer da konpetentzia?

Guztiok dauzkagun gaitasunak dira, praktika egokiarekin trebatuta lortzen ditugunak. Labur esanda, konpetentzia zera da: gaitasun garatua.

Beraz, nola lagundu trebatzen pertsonei eta erakundeei, aldaketaren erronkari egoki aurre egiteko?

Nola lagundu pertsonari bere bizitzan liderra izaten? Pertsonekin lan egiten duen edonori nola lagundu komunikazioa eta harremanak oinarri eta estilo desberdin batean gauzatzen? Nola aldatu erakundeetako buruak, kudeatzaile izateari utzi eta lider bihur daitezen?
Erronka horiei modu eraginkorrean erantzuteko, bada osotasunean eta gizatasunean oinarritutako laguntza modu bat, coaching izenekoa. Politikan, sindikalismoan, hezkuntzan, osasun arloan, kiroletan eta abarretan ezaguna da jada laguntza modu hori.

Inertziatik irten eta bizitzaren zentzua etengabe biziberritzerakoan, nola lagun dezake coach edo entrenatzaileak?

osorik hartuz, oinarriei, estiloari eta elkarrizketaren jardunbideari jarraituz. Bai gure komunikazioan eta bai bizikidetzan, norbera izaten, pentsatzen, sentitzen, ekiten eta egiten jakiteko.
Hori guztia, ezagutzaren transmisio hutsetik jauzia egin, eta entrenamenduan murgilduta.

Nori laguntzeko balio du coaching-ak?

Adin eta espezializazio guztietako pertsonei eta erakundeei laguntza
eman ahal izateko entrenatzen gara. Hobekuntza eta garapena lortzen laguntzeko. Horretarako, besteak beste, motibazioa, komunikazioa, konfiantza, oreka pertsonala eta nahien adierazpena lantzen dira coaching-aren bidez.
Pertsonen, taldeen eta erakundeen ikuspegi boteretsua sustatu behar dugu, irtenbideak bilatu, gizatasunean eta pertsona guztien puntu sendoetan oinarrituta. Norberaren kontzientzia,
izan nahi dugunarekiko erantzukizunezko konpromisoa eta hori lortzeko norberak dituen ahalmenekiko konfiantza indartzea da helburua.
Erakundeetako titularrentzat, zuzendarientzat eta talde profesionalentzat egokitzen ditugu gure entrenamenduak, eta gizabanako bakoitza printzipio, estilo eta jardunbide zehatzen bidez entrenatzen dugu, entrenatzaile-coach izateko.

Zertan oinarritzen da Coachingaldaketak eskaintzen duen sistema?

Coachingaldaketa eskolak sortu duen sistema Thomas Leonard-en eta John Witmor-en entrenamendua ulertzeko moduan oinarritzen da. Eta adimen soziala eta emozionala, berriz, nagusiki Daniel Golemann, Jhon Cotter, Erich Fromm eta Mihaly Csinkzenmihaly-ren lanetan. Guztiekin, aldaketa egiten ikasteko joera berrirako kit
oso bat eskuratzen da, interesatua protagonista bihurtzen duena, hura bera hartuta bidaia orriaren subjektutzat.

Saioak praktikoak ala teorikoak izango dira?

Esandakoari barne lotura ematea du helburu gure lanak, eta horretarako entrenatzea. Gizakiok oinez ikasten dugun bezala egiten dugu hori. Ibiliz
ikasi ibiltzen. Horretarako, beharrezkoa den marko teorikoa modu xumean eta laburrean eskaintzen da, gurasoek txikitan gertutik babesa eta motibazioa ematen diguten bezalaxe. Kasu guztietan, ibili, norberak egin behar du. Beraz, coah-entrenatzaile lana nola egin
ikasteko, entrenatuz egiten dugu, hasierako pausoak elkarrekin eginez, eta, ondoren, bakoitzak bere bideari jarraituz, lortu arte.