Familia eta irakasleriaren arteko harremanak

Eskola eta familia “barku berean” joan behar direla entzuten dugu maiz. Zergatik? Zein izan behar da bi sistemen helburua?

Garai batean irakaslearen funtzioa edukietan oinarritzen zen. Berak bazekien argi eta garbi zer egin behar zuen eta nola. Horregatik, ikasle eta familiaren papera pasiboagoa zen. Baina, gaur egun, eskola aldatu da eta bere funtzioa (legeak esana) pertsona, hainbat esparrutan, konpetente izatea da. Planteamendu honetan ikasleek aktiboagoak izan behar dute, eta familiek ere bai.
Zorionez, helburu hori familiek ere nahi dute. Familiak seme-alaba arduratsua izatea, arazoak bideratzeko gaitasunarekin eta besteekin harreman baikorrak izatea nahi du.

Aurrera al ditzakezu harreman hori bideratzeko pistaren batzuk?

Azkar botata hemen daude pista batzuk:
Lehenik: bai irakasleria, baita familia ere, bi sistema ezberdin direla baloratzea, eta batez ere, behin baino gehiagotan gatazkak sortuko direla onartzea. Bakoitzak bere arauak, beharrak… dauzka, eta batzuetan aurka daude (adibidez eskolako ordutegian). Baita ere, nola ikusten duten  umea/ gaztea. Toki batean “ikaslea” bezala eta  bestean “seme-alaba” bezala, eta bi rol horiek desberdinak dira (atentzioa, emozioak, espektatibak…)
Bigarrenik: helburu bera daukatela ume/gazteentzat. Eta horretaz asko hitz egin behar da  bakoitzak bere arloetan zer egin dezakeen jakiteko. Beste sistema inbaditu gabe.
Eta azkenik: eskolak errebisio bat
egin behar du bere errekurtsoei buruz. (praktikan zein diren Organo Gorenaren funtzioak, nola antolatzen dituzten kurtso hasierako bilerak, noiz eta zertarako biltzen diren familiekin …  

Eskolek kontuan izaten al dute gaur egun familien eredu anitza?

Gehienok ahoz familien aniztasuna onartzen dugu, adibidez, familia bananduak edo monoparentalak ez ditugu “gaizki” ikusten. Berriz, gure eskoletako praktiketan familia nuklearrarekin (bikote heterosexual bat eta seme-alabak) oinarritzen gara. Adibidez, aita beste etxe batean bizi bada, zuzenean jasotzen al du bere alabaren informazioa?; edo curriculum aldetik gelako
errealitate guztiak kontuan hartzen al dira zuhaitz genealogikoak egiten direnean?

“Familien partaidetza eskolan” gaia landuko duzu ikastaroan. Ze partaidetza mota dira nabarmenenak?

Gaur egungo erreferente handi bat Epstein da. Emakume honek familien partaidetza sei multzotan antolatzen du. Marko teoriko hau oso funtzionala da edozein eskolak bere diagnostikoa egiteko. Gainera, askotan, eskolak pentsatzen du partaidetza gutxi daukala eta ez da egia. Balorazio hobeak ateratzen dira.
Zentroetan, familien partaidetza, batez ere, Organo Gorenarekin (edo antzekoarekin) lotzen da. Berriz, Epsteinentzat kurtso hasierako bilerara joatea edo inauterietan eskolara umeei
ikustera hurbiltzea ere partaidetza da.
Begirada hau askoz aberatsagoa da; pista batzuk ematen ditu harreman hauek hobetzeko; eta bere eragina Organo Gorenean izateko.   

Eta alderantziz, eskolak nola aurkezten dira familien aurrean?

Ikerketetan garbi azaltzen da harreman aldetik boterea irakasleak daukala. Oro har, irakasleak noiz bildu, zein gai landu, zer eskatu familiari … erabakitzen du.
Edozein harremanetan boterea (lehenengo hitza) nork daukan aztertu behar da. Horregatik niretzat irakaslearen aurkezpena familia edo talde baten aurrean oso garrantzitsua da. Segun nolakoa den abiapuntu hori familiaren
erantzuna desberdina izango da. Eta honetarako komunikazio estrategiak menperatzea oinarrizkoa da.