Bideoa: editatzen ikasteko, 'Pinnacle Studio’-ren bidez

Zein dira Pinnacle Studio programaren ezaugarriak?

Programa hau oso erraza da erabiltzeko eta oso “bisuala”. Programarekin editatu, eta bertan dvda egin dezakegu. Eta dvdak oso erraz egiten dira. Aukera ematen dizu argazkiekin eta bideoekin lana egiteko eta bi bideo pista ditu, hau da, bi bideo batera ikus ditzakezu. 14 bertsioarekin hd-ean lana egin dezakezu.

 

Grabaketa batean laguntzeko eta  grabatutakoaren  edizioan laguntzeko, eta baita azken emaitza hobetzeko ere, planoaren morfologia ikasi behar da, ezta?  

Edizio bat, bideo bat, ondo eta azkar egiteko grabaketak ondo egindakoa izan behar du. Planoaren morfologia baldin badakizu planoak hobeak dira, bai konposaketan, bai iraupenean, bai eman nahi duzun informazioan, eta abar. Adibidez, jendeak ez daki nola erabili zooma eta gero edizioan arazo asko izaten dira moztu ezin delako, edo azkarregia delako….

 

Kamera batekin grabazio egokia egiteko, zer izan behar da lehenik eta behin kontuan?

Informazioa eduki behar duzu eta  argi  izan zer grabatu nahi duzun. Jasotzen dugun informazioarekin grabatu behar dugun gaiaz ondo jabetu behar dugu, eta gero ikusiko dugu nondik eta zer grabatuko dugun.

 

Klasea praktikoa izango da? Nolako ariketak egingo dituzue?

Edizio-praktikak egingo ditugu. Grabaketa praktikak egiteko ez dugu denborarik, eta gainera beste ikastaro bat izango litzateke. Studioren tresnak ikusiko ditugu, errotuluak, musikak, efektuak,… eta gero. Besteak beste,  edizioak (muntaiak) eta dvd bat egindo ditugu menuarekin.