Itsas Eskola Lekeitioko “Trinkete Etxea” aterpetxean

Trinkete Etxea  aterpetxea Lekeitio udalerri zoragarriaren erdialdean dago.

Lekeitioko aterpetxeak hainbat gairi buruzko ikastaroak eskaintzen ditu, egun batetik bostera bitarteko egonaldietan:
• Arrantza. Itsas eskola, arrantzaren mundua eta horren ingurua; teknika eta ogibideak, lehengo eta oraingo ekonomia eragina.
• Historia. Gure herriaren historiaz jabetzea eta bizitzea, portuak Lekeition izan duen eragina.
• Kultura, ohiturak eta euskara. Ohiturak ikertzea eta horietaz gozatzea, gure kirolez jabetzea eta haietan aritzea, gure kultura ikastea eta bizitzea...
Helburuak
- Euskal Herriko kostaldeko herrietako ezaugarriak aztertzea.
- Kostaldeko paisaiak eta hango elementuak ezagutzea.
- Gizakion jarduerek kostaldeko ekosistemetan dauzkaten eraginak ezagutzea.
- Paisaia “irakurtzen” ikastea.
- Lekeitio inguruko ekosistema esanguratsuenak aztertzea (padurak, hondartzak, itsaslabarrak, kantauriar artadia…).
- Kostaldeko herrietako jarduera ekonomikoak lantzea, “harrapaketa, eraldaketa eta salmenta” prozesuak ulertzeko.
- Lekeition burutuko duten egonaldian euskaraz (Lekeitioko hizkuntza nagusia) bizitzea.
- Egonaldian, dinamiken bitartez, talde kohesioa, integrazioa eta elkarbizitzarako jarrera egokiak lantzea.
- Kostaldeko herritarren bizimoduak ezagutzea.
- Lekeitioko arrantza azpiegiturak ezagutzea.
- Lekeitioko historiak herriko paisaian utzi dituen aztarna nagusiak ulertzea.
-  Lekeitioko ondare artistiko eta historikoa ezagutzea.
-  Uraren indarra energia bihurtzeko gizakiak erabili dituen moduak bertatik bertara ezagutzea.
- Ingurunearekiko eta garapen iraunkorrarekiko atxikimendua lantzea.
- Desberdinak diren hizkuntza, herritar, bizimodu, ohitura eta kulturekiko errespetuzko jarrerak sustatzea.

Hezkuntza programak

Hezkuntza programak ziklo bakoitzerako eskola curriculumetik ateratako helburuetan oinarritzen dira. Eskola etapa bakoitzak dagokion une ebolutiboaren araberako jarduera bereziak edukiko ditu:
Hezkuntza jarduerak: lantegiak, ikerketa teknikak...
Bisitak: arrantza ontzia, kontserba lantegia, eraikin bereizgarriak...
Animazioa eta astialdia: atari zabaleko jokoak, lantegiak, antzerkia...
Hezkuntza programak diziplina anitzeko taldeak garatzen ditu, eta taldekideak euskaldunak dira, gizarte zein hezkuntza arloko prestakuntzak dituzte (pedagogia, irakasle ikasketak, animazio soziokulturala), abentura kiroletan dira adituak eta proiektua aberastu egiten dute, espezialitate bakoitzetik egindako ekarpenen eta talde lanaren bitartez.

Ikastetxeei egokitutako programak

Lekeitioko Trinkete Etxea aterpetxeko “Itsas Eskola” programak berritasun nabarmenak ekarri ditu: batetik, Hondarzabal Hondartza Museo Itsasontzian sartu direnak, eta, bestetik, programako berrikuntzarik nabarmenena, Santa Katalina Interpretazio Zentro berria bisitatzeko aukera.
Ikastetxeen interesen araberako programa bereziak ere presta daitezke.•

PROGRAMAK:

Ikastetxeei egokitutako programak

Lekeitioko Trinkete Etxea aterpetxeko “Itsas Eskola” programak berritasun nabarmenak ekarri ditu: batetik, Hondarzabal Hondartza Museo Itsasontzian sartu direnak, eta, programako berrikuntzarik nabarmenena, Santa Katalina Interpretazio Zentro berria bisitatzeko aukera.
Ikastetxeen interesen araberako programa bereziak ere presta daitezke.

Balioetan oinarritutako hezkuntza

Ikastetxean eta ikasgeletan bizikidetza lantzeko premia zegoela adierazi zuten ikastetxeek, eta, ikuspegi integraletik, eskaera horri erantzutea du helburu hezkuntza mota honek. Horretarako, inplikatutako ikastetxeetako taldeekin lan egiten da.