Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 353 milioi euro bideratuko ditu itunpeko ikastetxeak finantzatzeko

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 353 milioi euro bideratuko ditu itunpeko ikastetxeak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak joan den urtarrilaren 20an horrela onartuta. Hezkuntza Saila eta itunpeko ikastetxeetako ordezkariak finantziazioa negoziatzen ari diren unean etorri da onarpena. Sindikatuek hitzarmen kolektiboa berritzea eskatzen dute alde batetik, eta bestetik, ordutegiak eta soldata sare publikoko langileenekin parekatzea. Ikasturtean zehar hainbat mobilizazio egin dituzte sindikatuek eta hil honetan, otsailean, ELA sindikatuak hiru greba egun deitu du Kristau Eskoletan.