Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzaren curriculuma finkatzen duen dekretua onartu du.

Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzaren curriculuma finkatzen duen dekretua onartu du. Zehaztasunik ez dute eman, baina Hezkuntza Sailaren web gunean dekretuaren zirriborroa aurki daiteke, eta bertan esaten denez, ikastetxeek elebitasuna bermatzeko baldintza egokiak bultzatu beharko dituzte. Dekretua, Haur Hezkuntzako bi zikloak eskaintzen dituzten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan aplikatuko da. Behin Haur Hezkuntzaren curriculuma onartuta, Batxilergoaren curriculuma onartzea falta da orain.