Euskararen Erakunde Publikoak zuzendari berria du: Estebe Eiherabide, Seaskako zuzendari ohia.

Euskararen Erakunde Publikoak zuzendari berria du: Estebe Eiherabide, Seaskako zuzendari ohia. Jean Claude Iriarten lekua hartu zuen Eiherabidek urriaren 16an, Iriart Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusian hezkuntza gaietako arduradun gisa arituko baita aurrerantzean, Baionako egoitzan. 2010. urtea garrantzitsua izango da EEPrentzat, izan ere, elkarte egitura du, eta urte horretan adostu beharko dute Frantziako estatuak, Akitaniak, Kontseilu Nagusiak, Hautetsien Kontseiluak eta euskal kulturaren aldeko herriarteko sindikatuak, egiturari segida eman edo ez. Estatuaren oniritzia jasotzeko, EEPk orain arte egindako lanaren bilduma aurkeztu nahi du, eta Iriart arduratuko da lan hori egiteaz.