Carlos Perez-Nievas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak esan duenez, ez du D eredua gutxitzeko nahirik.
Carlos Perez-Nievas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak esan duenez, ez du D eredua gutxitzeko nahirik. Buztintxuriko eta Sarrigurengo eskoletan ez da D eredurik izango Lehen Hezkuntzan datorren ikasturtean, baina, hori horrela izan bada, matrikulazio garaian eskaintza egiteko aurreikusitako datuetan oinarritu direlako izan dela esan du Perez-Nievasek, eta ez dutela D eredua gutxietsi nahi. Maria Luisa Mangado Nafarroa Bai koalizioko bozeramaileak adierazi duenez, ordea, Eguesibarren Euskaraz Bai izeneko taldeak 18 gurasoren sinadurak bildu zituen Sarrigurenen Lehen Hezkuntzan D ereduan matrikulatzeko aukera izateko. Eguesibarren Euskaraz Bai taldeak esan duenez, berriz, gutxienez 52 dira bertan euskaraz ikasi nahi duten haurrak eta ez 8 edo 10 Hezkuntza Departamenduak esan duen bezala.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Cookie konfigurazioa
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.