Itunpeko eskolen ustez aurrerapausoa da Eusko Jaurlaritzarekin lortutako akordioa.

Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea-Partaide, EIB Eusko Ikastola Batza eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa pozik agertu dira, baina, zerbait gehiago nahi zutela adierazi dute, eta beharrezko jo dute Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema arautuko duen legea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 14 milioi euro emango die itunpeko ikastetxeei, tutore, aholkulari eta gidatzaileen lanpostuak finantzatzeko, eta ordezkapenei bideratutako diru laguntzak % 2 handituko ditu. Itunpeko ikastetxeek, ordea, finantzaketaren % 100 diru publikoz egitea eskatzen dute. Bestalde, Batxilergoaren dekretua onartu dute dagoeneko, beraz 0-18 urte bitarteko curriculuma onartua dago. Gainera, EAEko Auzitegi Nagusia curriculumaren alde agertu dela eta, pozik azaldu da Tontxu Campos hezkuntza sailburua.  IAk, ordea, Batxilergoko curriculuma “ezkutuan” onartu dela salatu du, eta “asimilazioa” bilatzen duela.