Hezkuntzaren kontraesanak

Donostian,  bizikleta da nire garraiobidea, leku guztietara eramaten nau, askotan beharko ez nukeen bideetatik. Duela gutxi gizon batek, eta emakume batek beranduago errieta egin zidaten bidegorririk ez zegoenez, oinezkoen bidetik nindoalako:
- Ez duzue edukaziorik!
- Lotsagabeak zarete!
Lotsagabeak izan edo ez izan, edukazioa izan edo ez izan…
Horren harira, duela egun batzuk hiru lagun elkartu ginen bazkaltzeko eta ez dakit zergatik, baina gure “heziketa” gogoratzen aritu ginen.
Hasieran, kosta egin zitzaidan garai haietako elkarrizketak eta egoerak berreskuratzea. Giro haren eta arkuz betetako pasillo ilun haren oroitzapen lausoagoa nuen eta arkatzaren usain zehatzaren oroitzapena.
Baina erraz gogoratu nituen gauzak:
- 40 ikaslek osatutako ikasgelak (neskak soilik).
- Arbelera begira ilaretan jarrita.
- Emaitzen arabera lehenetik hasita azkeneraino ordenatuta.
-  Irakaslea oholtzaren gainean igota.
- Bi lehenengo maila: azkarrena eta tuntunena.
Eta baita ikasle batek esandakoa ere: “tuntunen artean azkarrena naiz”.
Ia dena ahaztua nuen.
Ziurrenik, desagertzear zeuden eskola nazionalen (frankisten) azken belaunaldia izan ginen. Beranduago, institutua eta ondoren, unibertsitatea paradisu libertario baten antzeko zerbait izan ziren.
Ustez, artista, eskultorea naiz. Nire lanetako askok kontraesanei buruz, aukeren hegalei buruz eta ezintasunen kortseei buruz hitz egiten dute, esanahia ere aldatzen duten arren. 
Konfiantza gutxi dut hezkuntza sistemarengan. Aldatu diren eta aldatu behar diren gauza asko dago. Heziketa artistikoa hartzen badugu, niregandik gertuen dagoena da, teorikoki hobeto ikusia dago. Programaren diseinua egokia iruditzen zait baina praktikan ezinezkoa da denbora faltagatik, edo balio faltagatik, hori betetzea, ikasgai teknikoek humanistikoen gainetik egoten jarraitzen dutelako. Horrek talka egiten du gero eta zabalagoa den kultur-eskaintzarekin: erakusketak, kultur-bidaiak, errezitaldiak, dantza, antzerkia, zinema, kontzertuak, hitzaldiak… Beraz, argi dago bizitzea etengabeko ikasketa dela.