Dantzaterapia:Mugimendua espresio bide eta norberaren ezagutza gisa

Nola sentitzen naiz? Zein dira nire beharrak? Galdera horiek dira abiapuntu dantzaterapiako sesio batean. Nire benetako erantzunak bihurtuko dira nire konpromiso. Era berean, erantzun horiek izango dira jakinduria eta elkartze bidearen hasiera.

Gorputzean bizitzen hasiko naiz. Inguruarekin erlazonatzen nauen azala esnatuko dut, pixkanaka. Nire etxean nagoenaren kontzientzia hartuko dut, nire gorputza nire etxea denarena, eta beraz, beharrezko izango zaizkit bere zoko guztien ezagutza. Arnastu, hasperendu, hauteman, onartu. 

Dantzaterapia jarduera terapeutikoa da eta inoiz ezingo da banako terapia gisa hartua izan. Terapeutikoa da nire barne-espazioarekin bat egiten dudalako, nire barne ezagutza ahalbidetzen duelako, tentsioak askatzen dizkidalako, nire sormena bultzatzen duelako eta nire emozio eta bizitzako beharretan murgilarazten nauelako. Horretaz guztiaz gain, nire dantzatzeko era, nire mugitzeko era eta komunikatzekoa aurkitzen dudalako ere gozagarria da. Hori guztia nire buru-gorputz-arimak hala behartzen ditulako gertatzen da. Hobeto sentiarazteko eta osoago sentiarazteko zubi ere bada. 

Azpimarragarria den beste alde bat jolasaren eta inguratzen gaituenarekiko jakin-minaren berraurkikuntza da. Hainbat jolas eta dinamiken bidez, haurtzaroko bizipenak zehazten joango naiz, zentzuak irekiko zaizkit, pertzeptzioak aldatuz joango zaizkit eta ezer ez zela uste nuen bezain estatikoa ohartuko naiz. Mugimendua bibrazio hutsa da, egunerokotasunean present egoteko era bat. Horrela lortuko dut etengabeko aldeketen aurrean behar dudan malgutasuna. 

Jarduera terapeutiko hau bizitza osoan zehar manten daiteke. Izan ere, nire bizitza prozesuko une bakoitzean nire dantzatzeko era, espresatzekoa eta mugitzekoa eraldatzen baitoa. Adibide bat jartzearren, zoriontasunak blaitzen nauenean nire dantza arinagoa eta saltarinagoa izango da; aitzitik, amorruz beterik nagoenean, gogorragoa izan naiteke. Bakoitzak bere bidean espresatzeko (presionatzen gaituena kanporatzea) era aurkituko du norbere egoera mental, emozional eta fisikoa. 

Dantzaterapiako tailer batean ahozko espresioak ere berezko tokia du. Hitzaren bidez barnebiltzen baititut gorputz, buru eta arimaren bizipenak. Eta, neurri berean, hitzaren bidez igaroko dugu kontzientziara saioan bizi izandakoa. Berebiziko garrantzia du saioan zehar bizi izan ditugun ideia eta bizipenak ordenatzeak prozesu horretan aurrerapausoak emateko. 

Finean, dantzaterapiaren jarduera bizitzaren espresioa sentitu nahi duen guztiarentzat da egokia. Gure baitan daukagun potentzialitate guztiaz jabetzeko tokia da. Izateko eta une bakoitzean gertatzen zaiguna onartzeko gunea izango da.