“Ez da ezer ederrik, egia besterik;
egia bakarrik da maitagarri.” BoileauIkasleek ez dute ikastea maite,
éz axolakabeak edo alferrak direlako, edo jakinminik ez dutelako, ez! Ez da adimendunik, jakitea jatea eta edatea bezain premiazkoa ez zaionik.Ez, ez dute ikastea maite, eder denik,
maitagarri den ezer gutxi dietelako irakasten; eta, nola maita maitagarri ez dena?Ikasten dutena ez da maitagarria,
irakasten dietena ez delako argigarria, ez dietelako - jakinduria orori dagokionez - nor diren eta direnak izateko, beren baitan argitu beharrekorik argitzen; eta maitagarri, argigarri dena bakarrik izanki guri maitagarri.Ikasleek ez badute ikastea maite,
irakasleek ere irakastea askoz maiteago ote?; heurek ere ba al dute irakasteko argigarri bezain maitagarri zaienik, - maite dena baizik bizi ez dugunez -, irakasten dutena heurek bizi ahal izateko eta bizi dutena ikasleei bizierazteko?Hartzen denak bezala ematen denak,
ikasten denak bezala irakasten denak behar du maitagarri bezain argigarri izan, irakastea bezala ikastea, ikastea bezala irakastea, argigarri bezain maitagarri dadin, eta, beraz, bizigarri!
asko maite duenak
asko daki.asko dakienak
asko maite du.asko maite duenak
ezer ez daki zer maite duen ez badaki.asko dakienak
ez du ezer maite, dakiena maite ez badu, dakiena ez bada.Jakinduriaren lehen txinparta,
maitasunarena bezala, etxean gurasoek pizten dute haurrarengan; hala denean, xamur zaio gero irakasleari txinpart hori sugartzea, zail baino zailago bestela.Ikasleari bihotzeratzen laguntzen
eta bihotzean Dakienari entzuten irakasten dion irakaslea, hura irakaslea; eta hura ikaslea, ikasitakoa jakinen duena eta dakiena izanen dena.Horretarako, noski, irakaslea bera, bihotzeraturik,
bihotzean Dakienak irakatsi dionetik irakasten ari dena izan ohi da.Inoren bihotzeraino iristeko,
bihotzetik ari beharra ezinbestekoa.