Pilulak baino CD sendagarri bat erostean ote datza kontu hau? Edo agian elkarrekin soinu egiterakoan sortzen den erresonantzia emozionala ote dugu botika berria? Erantzuna, maisu-andereño, musikari edo azken melodia eranskorraren txistuzale sutsu hori, erantzuna –Bob Dylan-ek zioskunez- haizeak daroa.
Baina haizeen orraziatik ez oso urrun, ikastaro praktiko honetan, hain zuzen ere, abagune aparta izango duzu gure soinuak komunikatu egiten duela konturatzeko: ea, jakingo al zenuke zure giltzak soinuz soilik begiak itxita ezagutzen? Eta atea nola itxi duen eta bere urratsen arabera, nor sartu berri den etxean? Era berean, soinu-giro hutsez antzemango al zenituzke lekuak, egoerak, pertsonak…? Musikoterapiak dioskunez, hizkuntza emozionala dugu musika, hots, gure psikismoaren partitura. Eta partituraz ari garelarik, honatx ikastaroaren gps-a:Bat-batekotasuna landuz
- Sormen soinu magmak: aulkiz, kaxez, eztarriz, musika tresnez... - Sormen oihartzunak. - Sormen melodiak: plakaz eta kanikaz, txirulaz, txistuz... Entzumena landuz - Entzumen kinetikoa: tai-txia, tangoa, baltsa, rocka... - Entzumen tonikoa: besarkaterapia, masaje musikalak... - Entzumen bibroakustikoa: giza txalaparta, dutxa fonikoak, akorde besarkadak... - Entzumen akustikoa: hots paisaiak, bidaia musikalak, bereizketa tinbriko eta tonalak...Erritmoa landuz
- Gorputz perkusioa: matematika polirritmikoa, desfaseak, elipsiak... - Zapatarritmia mayumana. - Mahairritmiatik danborretara.Ahotsa landuz
- Arnasketa-proiekzio teknikak. - Fonazio-entonazio teknikak. - Jolas prosodikoak: izen amildegia, puxikaz...Partitura landuz
- Drama partiturak: filmetako soinu bandak. - Ikono partiturak: somatogramak, collagefoniak. - Notazio partiturak: ostinatoak mekano eran, erritmogramak mila tinbrez. - Pentagrama lurrean, horman, velcroz eta velledan. - Melodia eta harmonia Boomhackers tutuz.