Eskolak hizketan irakasten ez duen bitartean jai daukagu euskararen normalizazioan

Ikaslearen gaitasun komunikatiboa lantzea izan behar du helburu irakaskuntzak. Horretarako, hizkuntzen irakaskuntzan ikuspegi komunikatiboaren aldeko hautua egin beharra dugu.

Orain artean bezala, gela barruan hizkuntz erabiltzaile nagusiak irakasleok bagara eta ikasleen zeregin nagusia entzutea edo/eta galderak erantzutea bada, nola lortuko dugu ikaslea hiztun/erabiltzaile bihurtzea? Tradizio hori apurtuko duen planteamendu didaktikoa behar dugu, benetako elkarrizketa bultzatuko duena eta komunikazio joan-etorri horren kalitatea bideratuko duena.
Hautu metodologiko horrek baldintzatzen du garatuko dugun irakas-ikaste prozesu osoa. Izan ere, ikuspegi estrukturalistatik edo komunikatibotik aritu, marko kurrikular guztiz bestelakoak ondorioztatzen dira; bai arloaren xedea definitzerakoan, bai helburuak eta edukiak definitzerakoan, bai jardueren hautaketan. Ikuspegi komunikatiboa geure egiteak bestalde, hizkuntzako irakasleak ez ezik, beste arloetako irakasleak ere harrapatzen ditu, horiek ere bai baitira hizkuntz irakasle, euren gaietan Euskara edukiak barneratzeko tresna baitute ikasleek.

Nola irakatsi hizketan: ahozko komunikazioa berariaz eskatzen duen proiektuen bidez

Proiektua egiteko funtzionala da ahozko komunikazioa, unitate didaktikoan landutako edukiei zertarakoa, kohesioa eta koherentzia emango diena. Ahozko testuetan badira bi, eskolan ohikoak eta baliagarriak direnak, edozein arlotan erregistro jasoko ahozko komunikazioa jorratzeko: jendaurreko irakurketa eta jendaurreko azalpena. Bi trebezia horiek eskolan nagusi diren simulazioetan aukera paregabea ematen digute proiektu baten jiran ahozkoaren hainbat alde lantzeko, era sistematizatuan, eduki kontzeptualen zerbitzura.

ZER EGIN

Jendaurreko azalpena

Demagun, Bigarren Hezkuntzako ikasleak irakasle paperean jarri ditugula “jendaurreko azalpena” trebezia landuz. Labur esanda, hona jendaurrean ondo hitz egiteko bete beharreko baldintzak eta sistematikoki landu beharrekoak:

1. Gaiaz jakitea.
2. Osagai diskurtsiboak menderatzea:
- Ideiak antolatzea, ordenatzea.
3. Osagai lingusitikoak menderatzea:
- Zuzentasun gramatikalari errepa-
ratzea.
- Hiztegi zabala menderatzea.
4. Bestelako osagaiak:
- Intonazio egokia erabiltzea.
- Ahoskera zuzena egitea.
- Ozen aritzea.
- Erritmo egokian aritzea.
- Gorpuzkera egokia erakustea:
jarrera, keinuak, imintzioak, begi-
rada…
5. Komunikazio egoerako osagaiak:
komunikazio egoera kontuan izatea:
- Asmo komunikatiboa
- Hartzailea
- Hizkuntz erregistroa
- Arau soziala

Nola gauzatzen da hori gelan?

- Talde lana antolatuz.
- Txosten idatziak sortuz.
- Txosten horiek ahozko testu bihur-
tuz idatzian.
- Bestelako osagaiez oharraraziz eta
ahoz goraz entseatuz.
- Jendaurreko azalpenak burutuz.
- Ahozko jardun horiek ebaluatuz.