Hezkuntza Plataformen Topaguneak urtarrilaren 16an Gasteizen egindako batzarrean zera erabaki du: Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailetako azterketei planto egitea. Hori lortzeko, hainbat estrategia aztertu ditu.

 

 

 

3. eta 6. mailako azterketei planto egingo diegu hainbat arrazoirengatik:

·       Ebaluazio horiek ez dute hezkuntza komunitatearen babesik.

·       LOMCEren baitako azterketak dira.

·       Ikasleen ebaluazio jarraia erabat dinamitatzen dute egun bateko azterketara mugatuz.

·       Emaitza hutsak dituzte ondorio eta ikasleen sailkatzea eta banaketa albideratu dezakete.

·       Eredu erabat antipedagogikoa dute oinarri.

·       Ikasleak zenbaki huts izatera kondenatzen dituzte.

·       Ez dugu LOMCE edota Heziberriren inposiziorik onartuko.

 

Horretarako, hainbat bitarteko jarriko ditugu martxan:

·       Hitzaldi informatiboak egingo ditugu ikastetxe eta auzo zein herrietan.

·       Iaz bezala, familia “objetoreak” bilakatuko ditugu, ikasleek azterketa hau egin dezaten baimenik emango ez dutenak.

·       Eskola Kontseilu eta Artezkaritza Kontseiluetan azterketa hauen kontrako idazkiak onartuko ditugu.

 

Familia, herritar eta hezkuntza komunitateari mezua:

·       Azterketa hauek LOMCEren aplikazioa dira, hau da, madrildik inposatu nahi zaigun lege arrotz baten bermerako azterketak.

·       Herri gisa, parte hartu, bultzatu eta babestu dezagun plantoa.

·       Herri gisa, egin diezaiogun aurre LOMCEri eta honen aplikazioei Hezkuntza Sistema Propioaren alde urratsak emateko.

 

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari interpelazioa:

·       Entzun ezazue iaz eta baita aurten ere familiek, hezkuntza komunitateak eta HPT-k bidalitako mezua.

·       Ez itzazue azterketa hauek aplikatu.

·       Azterketen inguruko beharrezko informazio guztia gardentasunez zabaldu ezazue.

·       Planto egin diezaiogun elkarlanean herri gisa LOMCE lege inposatuari.

·       LOMCE aplikatzeko hautuan jarraituz gero, planto tinko eta orokortua bultzatu eta eramango dugu aurrera.