Jardunaldiko argibideak

Hik Hasik larunbat honetan antolatu duen Lehen Hezkuntzako Jardunaldiaren informazio eguneratua partekatu nahi dugu zuekin. "Neurohezkuntza eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU)" jardunaldia Andoaingo Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan izango da goizeko 9:00etatik 14:00etara. Mesedez, ondo begiratu egitaraua eta azken momentuan norbaitek etortzerik izango ez balu, abisatu dezala.

 

Hona jardunaldiko argibideak:

  • Izenburua: Neurohezkuntza eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU) 
  • Data: 2024-04-20 larunbata
  • Tokia: Andoain-Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa
  • Aparkatzeko aukerak: 1, 2 , 3
  • Harrera: partaideentzat 8:30etan irekiko da.
  • Hasiera: Jardunaldia 9:00tan hasiko da.
  • Materiala: Karpetak bertan banatuko dira.
  • Egitaraua: Hemen duzue egitaraua