Amatasunaz, hazieraz eta familia loturen inguruan mundu mailako aditua den psikopedagogo argentinarra Donostian izango da urriaren 1ean eta 2an, MeitaiMaitiek gonbidaturik. Ama, aita, irakasle, hezitzaile, bitartekari, mediku, psikologo, emagin, doula, erizain edota publiko zabalari zuzenduriko hitzaldiak eskaindiko ditu bi egun horietan. 

Haurtzaroan norbere burua erreprimitzeaz eta giza biografiaren antolaketaz mintzatuko da lehenik, eta, ondoren, publikoaren galderei erantzuteko prest egongo da Laura Gutman. ‘La represión de los pulsos vitales’ eta ‘La organización de la biografía humana’ dira, zehazki, hitzaldien izenburuak. Alabaina, hitzaldi bakarrerako edo bietarako eman liteke izena, eta saioetara haurtxoarekin joateko ez dago inolako eragozpenik. Izen emate eta informazio gehiagorako: www.meitaimaitie.com edo info@meitaimaitie.com helbidean.