Zatoz gurekin Kataluniara, aukera duzu oraindik.Azken urteotan, hainbat aldaketa ematen ari da Kataluniako hezkuntzan. Hori guztia ezagutzeko asmoz, Bartzelonara joango gara apirilaren 27tik 30era.Bisitatuko diren eskolen ezaugarriak: Haur Eskolak (0-3 urte), HH eta LHko eskolak, eta, aukeran, Nekazal giroko eskola bat.
EGITARAUA:
- Apirilaren 27an (asteazkena). Goizean: EHtik Kataluniarako bidaia autobusez. Arratsaldean: Kataluniako hezkuntzaren egoera ezagutuko dugu: erronkak, egiten ari diren berrikuntzak... (Generalitat).
- Apirilaren 28an (osteguna). Goiz eta arratsaldez eskoletara joango gara.
- Apirilaren 29an (ostirala). Goizean: eskoletara bisitak. Arratsaldean: Rosa Sensat hezkuntza elkartekoekin bilera egingo dugu.
- Apirilaren 30ean (larunbata). Goizean: libre. Arratsaldean: EHra autobusez itzuliko gara.
Prezioa: 385 euro. Norbanako harpideak: 335 euro
Prezioan Kataluniara joan-etorriko bidaia, eskoletako bisitak, ostatua Bartzelonako erdigunean (Levante ostatuan, bi edo hiruko logeletan) eta gosaria sartzen da.
Inork banako logela nahiko balu, 50 euro gehiago ordaindu beharko du.