Izan CDa
10.00 / 8.00
Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak II
Kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak II
IZATEA erraza dela uste badugu ere, askotan etengabeko egitearekin identifikatzen dugu geure burua, eta pentsatzen dugu egite horren araberakoa izango dela gure balioa. Makina hutsak bagina bezala bizi gara, gorputzarekin, pentsamenduarekin eta emozioekin erabat identifikatuta gaude, eta bide horretan, IZATEA ahaztu zaigu, orainaz gozatzea eta momentuan bizi dugunaz jabetzea ahantzi dugu.
Nire ustez, komenigarria da IZATEAri txikitatik ematea garrantzia, benetan garen horren kontzientzia hartzea, eta isiltasunean murgiltzen eta barrura begiratzen ikastea, garrantzitsua da orain eta hemen gertatzen ari dena onartzen ikastea.
Nik gorputza, emozioak eta pentsamenduak ditut, baina ni ez naiz hori.Ni kontzientzia naiz, horretaz guztiaz jabetzen dena.
Disko honetako meditazioekin eta musikarekin kontzientzia horrekin bat egitera gonbidatu nahi zaitut, eta bereziki, emozioak bizi eta onartzeko tresnak eskaini nahi dizkizut.
Meditazio hauek egiten dituzun heinean, jabetzeko eta onartzeko gaitasuna, barne lasaitasuna eta ongizatea handitu izana opa dizkizut.
Produktu gehiago erakutsi
10,00€