HIK HASIk Haur Eskoletako hezitzaileentzat edota irakaslegaientzat heziketa jardunaldiak egin ditu: azaroaren 11n, DURANGON, 213 kidek hartu zuten parte, eta, azaroaren 12an, DONOSTIAko Miramar Jauregian, 115ek.Haur Eskola bat antolatzen dugunean, zer hartu behar da kontuan kalitatezko hezkuntza eskain dezan? Hori guztia argitzen ahalegindu ziren Euskal Herriko Alex Barandiaran, Iñaki Larrea eta Txusma Azkona, eta, Kataluniako Elia Martinez eta Rosa Ferrer.Hik Hasik bere 165. zenbakian jardunaldien edukia plazaratzeko asmoa du.